
-
Saxofoi-jole gazteentzako "2. HAMAIKASAX lehiaketa" Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika Eskolan ospatuko da, 2022ko apirilak 2 eta 3an.
-
Izena emateko epea 2022ko martxoaren 18an bukatuko da, edo plazak betetzen diren momentuan.
-
Bi maila ezberdin izango dira lehiaketan:
A MAILA
- 17 urtera arteko musikariei zuzendua (2004an jaiotakoak barne)
- 12 lehiakide izango dira orotara
- Bi fase egongo dira, kanporaketa eta finala
- Epaimahaiak erabakiko du finalera pasako den lehiakide kopurua
- Kanporaketan, antolakuntzak proposatutako zerrendatik aukeratutako obra bat jo beharko da.
Zerrenda deskargatzeko
- Finalean, kanporaketarako aukeratutako obra eta Haizea Huegun konpositoreak lehiaketarako espreski idatzitakoa jo beharko dira. Azken lan hau, behin izen-ematea eginda dagoenean bidaliko zaio partehartzaile bakoitzari
B MAILA
- 13 urtera arteko musikariei zuzendua, 2008an jaioak barne
- 12 lehiakide izango dira orotara.
- Bi fase egongo dira, kanporaketa eta finala
- Epaimahaiak erabakiko du finalera pasako den lehiakide kopurua
- Kanporaketan, J.M. Damase konpositorearen "Vacances" obra jo beharko da
- Finalean, antolakuntzak proposatutako zerrendatik aukeratutako obra bat jo beharko da
Zerrenda deskargatzeko
-
Fase ezberdinen eta sari banaketaren ordutegiak aurrerago zehaztuko dira, izen ematea bukatutakoan.
-
Lehiakideei behar besteko aurrerapenarekin emango zaie ordutegi horien zein beste edozein arloren inguruko berri.
-
Lehiakideek beraiek ekarritako piano-jotzaile batekin jotzeko aukera izango dute. Hala ere antolakuntzak piano-jotzaile laguntzaileak jarriko ditu. Lehiakideek antolakuntzak jarritako piano-jotzailearekin 15 minutuko entsaio bat egiteko aukera izango dute, ostiralean, otsailak 5. Antolakuntzak jarritako piano-jotzailearekin jo ahal izateko 25 €ko gehigarria ordaindu beharko da izen-ematean.