1.png

     Hamaikasax Saxofoi Elkarteak eta Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika Eskolak  Saxofoi-jole Gazteen II. Hamaikasax Lehiaketa antolatu dute. Lehenengo edizioaren arrakasta kontutan hartuta bi urtetik behin antolatzeko asmoa dago.

 

     Lehiaketa honen bidez, Hamaikasax Saxofoi Elkarteak azken urteotako lanaren jarraipena egin nahi du, gure lurraldean saxofoi klasikoa zabalduz eta garatuz.

 

   Lehiaketaren helburu nagusia musikari gazteei saxofoiaren munduan jarraitzeko pizgarri bat eskaintzea da, musikariak ondo presta daitezen, hobetzen saia daitezen eta esfortzu guzti horren emaitza ikus dezaten.

 

      Lehiaketa nazioartekoa izanik, parte hartzaileei musikari bezela aberasteko aukera eskainiko zaie. Izan ere, euren adin eta maila antzekoa duten ikasleek beste musika eskola eta kontserbatorio batzuetan egiten duten lana ikusteko aukera izango dute.

 

     Goi-mailako ikasketak egin nahi dituzten ikasleei bultzada bat ematea da lehiaketaren beste helburuetako bat. Era berean, txikienek bakarka saxofoia jotzeko trebetasunak garatzea eta musikari lotutako jardueretan parte hartzeko zaletasuna piztea nahi da, era honetan, ikasketa ohiturak barnera ditzaten.