“HAMAIKASAX” euskal saxojole elkartea, Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan izena emanda du irabazirik asmorik gabeko elkarte modura.

 

     Elkartea 2008 urte hasieran sortu zen.  Musikeneko, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastetxeko, saxofoi irakaslea zen Eric Devallonek proposaturik, zenbait saxojole, irakasle zein kontzertista, indarrak batzea erabaki genuen Euskal Herrian saxofoia zabaldu eta sustatzeko asmoz.  

       Elkartearen oinarrizko helburuak honakoak dira:

  • Euskal Herriko saxofoi irakasleen arteko esperientzia pedagogikoen elkartrukaketa sustatu. 

 

  • Saxofoi ikasle gazteen arteko topaketak erraztu instrumentuaren inguruko jardunaldien bitartez.

  • Ikastaro, maisu-klase, kontzertu edo lehiaketak bezalako ekimenak antolatu.


     2009. urtean irakasle modura "DIASTEMA" saxofoi laukoteko kideak izan zituen ikastaroa antolatu genuen Irunen. Salbuespen horrekin, lehenengo urteetan zehar, elkartearen aktibidadea HAMAIKASAX EGUNA deitzen dugun urteroko saxofoi eskolen topaketa antolatzera mugatuta zegoen

 

     Ehun bat saxojole (ikasle zein irakasle) baino gehiago elkartu ohi da jardunaldi hauetan, eta bertan kontzertuak, hitzaldiak, erakusketak etabarrekoak antolatzen dira. Normalean irakasle bazkideen eskolek hartzen dute parte, baina baita jardunaldia ospatzen den zonaldeko beste eskola batzuk ere, gonbidatu gisa. Orain arte 10 edizio ospatu dugu, Donostia, Tarnos, Zumaia, Izpura, Mungia, Elgoibar, Erandio, Baiona, Leioa eta Huarten.

 

      Azken urteetan aldiz, elkarteak aurrerapausua eman eta ekimen zein aktibidade handiagoak antolatzen hasi da. 
 

    2016. urtetik, elkarteak irakasle gisa izen handiko saxojoleak dituen ikastaroa antolatzen du urtero, eta 2018ko abenduan "Saxojole Gazteentzako 1. Lehiaketa" ospatu zen. 2020 urtean bigarren edizioa izan besar buen, baina pandemia dela eta atzeratua izan da.