Vincent DAVID

Bere instrumentuaren musika gaitasunak garatzen dituen heinean, Vincent DAVID munduko saxojole-konpositore ezagunenetako bat bihurtzen da. Bere figura P. Boulezen "Dialogue de l’ombre double" , B. Mantovaniren "Troisième Round" edo M. Matalonen "Trame XIII" bezalako sorkuntzen jatorrian dago. Beste hainbat konpositorerekin ere kolaboratzen du: L. Berio, P. Eötvös, G. Grisey, Ph. Hurel, M. Pintscher, Ph. Leroux, A. Posadas, B. Lang...

 

Bakarlari gisa orkestra ugarirekin aritzen da, hala nola Orchestre Philharmonique de Radio France, Orchestre National du Capitole de Toulouse, Orchestre National de Strasbourg... 1998tik L'Ensemble Intercontemporain taldearekin ere lan egiten du P. Boulez , J. Nott, D. Robertson, P. Eötvös, S. Mälkki, P. Rundel,  P.-A. Valade, P. Rophé, M. Pintscher edo B. Mantovani bezalakoen zuzendaritzapean.

 

Konpositore eta zuzendaria, saxofoi errepertorioaren garapenean parte hartzen du hainbat lanekin. Bakarkakoak: “Sillage”, “Pulse”, “Éclats d'Échos” eta “Échos éclats”, piano sonatak: “Mirages”, “Nuée Ardent” eta “ l’éveil de la toupie", "Reflets", "Arches" eta "Rhizome" kontzertuak, baita laukote eta duo ugarirekin ere. Ed. Billaudot-ek argitaratzen ditu bere lanak, eta bertako bilduma zuzendarietako bat da.

Bere diskografiak honako grabazio hauek ditu: Bruno Mantovaniren Third Round (Aeon), Boulez / Berio (Aeon), Crossover (Le chant du Roseau), French Style (Le chant du Roseau), Flow (Nomadmusic), Fireworks (The Song of the Reed), Pulse (Klarthe).

 

Horrez gain, L'Ensemble Intercontemporain-ekin Pierre Boulezen "Pli selon the fold" eta Alberto Posadasen "Nebmaat" grabatzen ditu.

 

Vincent Davidek klase magistral asko ematen ditu munduan zehar. Pedagogo entzutetsua, bere esperientziaren transmisioari eta musikarekiko zaletasunari garrantzi handia ematen dio Versaillesko C.R.R.-ko klase barruan. 2019ko irailetik Bruselako Errege Kontserbatorioko irakasle ere bada.

vd.jpg

Mariano GARCÍA

Bere instrumentoa pasio handiz bizi duen musikaria, bere emanaldien errepertorioa zabalduz saxofoiaren mugak gainditzea izaten du helburu, bai historian zehar egin izan den ganbera musika handiaren transkripzioekin, bai musika garaikidearekin. 

Aragoiko Goi Mailako Musika Kontserbatorioko saxofoi katedraren ardura du 2009. urtetik, eta Leuven-en (Belgika) "Luca School of Music and Arts" unibersidadean Master Gradua eta Gradu ondokoak ematen ditu. Vienako “Wiener Musik Akademi"en ere irakasle izan da, eta 2016. urtetik baita Gap-eko (Frantzia) Saxofoiaren Eropear Unibersidadeko udako ikastaroetan ere

Bere ibilbide pedagogikoa eta kontzertistikoa ustartuz, Txina edo Estatu Batuetan birak egin ditu eta Austria, Andorra, Portugal eta Italia-ko jaialdi garrantzitsuetan ere parte hartu du. Epaile modura aritzen da ere nazioarteko hainbat lehiaketetan, eta ikastaro eta maisu-klase anitz ematen ditu.

 

2010 urteaz geroztik Selmer musikaria da, eta Aniana Jaime pianojolearekin batera  “ÁniMa” bikotea osatzen du, zeinekin diska bi plazaratu ditu, “Sculptures” eta “Ritmo en el espacio”.

Mariano García_2656.jpg

Nacho SOLANA

Bere jaioterria den Vilajoiosako “Ateneo Musical”en eta Alakanten  ikasi ostean J.C. Sempere eta J.M. Zaragoza irakasleekin, 2005. urtean Musikenen sartzen da, non goi mailako ikasketak  E. Devallon eta J.M. Jiménez irakasleekin burutzen dituen, Ohorezko matrikula lortuz. Ondoren Montpellier-era mugiesen da Ph. Braquart irakaslearekin hobetze ikastaro bat egiteko. Gainera A. Bornkamp, V. David, C. Delangle edo A. Doisy saxojoleekin ere klaseak hartu ditu.

Hainbat lehiaketetan saritua izan da, bai estatu mailan bai atzerrian ere. Bakarlari gisa "Donostiako Musika Hamabostaldia", “Festival Musicale de Orvieto” (Italia), “Festival de Anticoli“ (Italia) edo “Bakarlari gazteen zikloa” (Zaragoza) bezalako jaialdietan aritu da.

DSC_3144.jpg

2019ko uztailan Valentziar Erkidegoko saxofoi irakasle plaza lortzen du oposizioa gaindituz. Momentuan, Deniako "Conservatorio Profesional Tenor Cortis"-en da irakasle.

Ángel MARTÍNEZ

Klarinetejole eta luthier baten semea izanik, oso txikitatik hasi zen haizezko instrumentuen konponketan, bere aitaren tailerrean laguntzen. Hamar urte zituela haizezko instrumentuen (egur zein metal) garbiketa osoak eta baita kortxo aldaketa sinpleak burutzeko kapaza zen. Apurka apurka, mundu horretan sartzen eta gauza gehiago ikasten joan, hala nola, zapatila aldaketak atalka, malgukiak, ahokadurak, giltza eta euskarrien moldaketak, Hamabost urterekin bere lehenengo zapatila aldaketa osoa egin zuen.

 

NAPBIRT nazioarteko teknikarien elkarteko kide zihurtatua (5365 zkia.), “Selmer París” teknikaria ere bada, non hainbat "training" burutu dituen, bai saxoen inguruan bai klarineteen inguruan. “Musicasa”ko teknikari ofiziala da duela 20 urte baino gehiago.

Hainbat ikastaro eta hitzaldi eskaini ditu musika eskoletan, kontserbatorioetan eta musika bandetan, eta ez bakarrik Mallorcan, baita Zamora, Alakant, Valentzia edo Euskadin ere.

46510530_2088362791223166_78394328528055
  • Facebook