
-
“HAMAIKASAX” saxojole elkarteak, Bilboko “Juan Crisostomo Arriaga” kontserbatorioarekin elkarlanean, “Hamaikasax 6. saxofoi ikastaroa” antolatzen du.
-
Hiru ikasle mota egongo da:
- AKTIBO A (Goi Mailako ikasketetatik gora)
- AKTIBO B (Ikasketa Profesionaletako ikasleak)
- ENTZULE
-
Ikasle aktiboen kopurua murriztua da (15 A mailan eta 12 B mailan) eta matrikulazio tasaren dirusarreraren ordenaren arabera banatuko dira lekuak. Ikastaroa beteta balego eta matrikulatzea ezeztatua izanez gero, diru kopuru osoa bueltatua izango da.
-
Bilboko “Juan Crisostomo Arriaga” kontserbatorioko ikasleek dohakoa izango dute “entzule” modalidadea. Era berean, %40ko deskontua egingo zaie “AKTIBO B” modalidadean.
-
Ikastaroa hasi baino zenbait egun lehenago, ikasle bakoitzak posta elektroniko bat jasoko du informazio zehatzagoarekin.
-
Ikastaroa bukatuta, partaide orok diploma bat jasoko du.
-
Partaideek Bilboko “Juan Crisostomo Arriaga” kontserbatorioko zein Hamaikasax elkarteko web eta sare sozialetan argazki eta bideoak argitaratzeko baimena ematen dute.
-
Antolakuntzak, kanpoko arrazoiak medio, ikastaroko datak aldatzeko eskubidea izango du, beti ere beharrezkoa bada.
IKASLE MOTAK
60´ko bakarkako klase 1 Mariano GARCÍArekin
60´ko taldeko klase 1 Mariano GARCÍArekin
SELMER eta VANDOREN material froga
Irakasleen kontzertua
AKTIBO A
bakarkako klase 1 Vincent DAVIDekin
bakarkako klase 1 Mariano GARCÍArekin
taldeko klase 1
SELMER eta VANDOREN material froga
saxoaren errebisioa Ángel MARTÍNEZekin
Irakasleen kontzertua
AKTIBO B
bakarkako klase 1 Nacho SOLANArekin
taldeko klase 1
SELMER eta VANDOREN material froga
saxoaren errebisioa Ángel MARTÍNEZekin
Irakasleen kontzertua
ENTZULE
Klase guztietara entzule gisa joateko aukera
SELMER eta VANDOREN material froga
Irakasleen kontzertua